Valentziarako laguntza gaur abiatuko da Beasaindik
Beasaindik 12 boluntario joango dira herritarrek emandako materiala eramateko, banatzeko eta eremu kaltetuetan laguntzeko.
Goierri Bidaiak agentziaren ataria, gaur goizean. Elikagaiak, ura, higiene pertsonalerako produktuak, garbiketa produktuak, palak, esku-argiak, arropa,… Denetarik eman dute Beasaingo herritarrek DANAk kaltetutako eremura eramateko. Goierri Bidaiak agentzian ari dira egiten bilketa, bertako arduradun Ane Zurutuzaren ekimenez. “Ikaragarria izaten ari da jendearen erantzuna. Eskerrik asko den-denei ematen ari zareten laguntzagatik!”, adierazi du Valentziara abiatzeko ordu gutxiren faltan. Gaur, 16:00etan hasiko dira kamioia betetzen, eta 22:00ak aldera abiatuko dira. 12 boluntario elkartu dira jasotako guztia Valentziako herri kaltetuetaraino eramateko. Massanassa eta Alfarfar herrietara eramango dute laguntza, eta igandera arte geldituko dira.













