Valentziarako materiala biltzen ari dira Gabirian
Ostatuan utz ditzakete herritarrek lehen beharreko gaiak eta elikagaiak, igandea baino lehen.
Valentziako uholdeetan kaltetutakoei elikagaiak eta materialak bidaltzeko, bilketa egiten ari dira aste honetan Gabirian. Ostatura eraman behar dituzte herritarrek lehen beharretarako gaiak. Astelehenean hasi ziren biltzen, eta igandea baino lehenago utzi behar dira gauzak, orduan bidaliko baitute jasotakoa. Kontserbak, garbikariak, haurren pixoihal, janari eta garbitasun produktuak, musukoak eta plastikozko eskularruak eskatu dituzte.