Zapia janzteko bertso-bazkaria etzi izango da Zaldibian
Zubiburu elkartean da otordua, eta lau bertsolari ariko dira ondoren kantuan.
Jexux Mari Irazu larrauldarrak irabazi zuen iaz, eta Eneko Araiztegi 'Korta' segurarrak (2022ko irabazleak) jantzi zion txapela.Mendi Urruzuno Udazkeneko VII. Zapi Janztea bertso-bazkaria larunbatean, azaroak 9, egingo dute Zaldibian, Zapiak Bat elkarteak antolatuta. Ane Labaka, Garazi Navarro, Jexux Mari Irazu eta Julio Soto ariko dira bertsotan. Otordua Zubiburu elkartean da, 14:00etan, eta aurrez txartela erosita. Bozketa herrikoiz, saioko onena izendatuko dute, buruko zapia lotzeko.













