Ataungo San Martin jaietako igandea ekintzaz betea
Ataungo San Martin jaietako igandean sortzaileen azoka, mondeju lehiaketa eta kantu poteoa izan dituzte, goiza girotuz.
Ataundarrak San Martin jaietan murgilduta daude. Ostegunean hasi eta bihar arte luzatuko dituzte festak oraindik. Patata tortila lehiaketa, bazkari zein afariak, bakarrizketa, kontzertu ugari eta giro bikaina izan dituzte asteburu osoan zehar eta gaur, igande goiza alaitzeko asmoz, sortzaileen azoka, mondeju lehiaketa eta kantu poteoa izan dituzte.
Azokan herriko sortzaile ugari izan dira eta horrez gain, kanpotik etorriak ere bai batzuk. Ilustrazioak, arropak, zapatak, nezeserrak, liburuxkak eta denetik izan dute aurten ere azokan. Ondoren, plazako karpan mondeju lehiaketa egin dute. Hainbat herritarrek hartu dute parte, izan mondejuak egiten zein dastatzen. Horrez gain, kantu poteoa izan dute goiza alaituz.