Gaztaina janarekin itxi dute asteburua Aramako San Martin jaietan
Gaztaina jana izan dute Araman San Martin jaietako igande iluntzean, Intsausti eta Larrañaga trikitilarien doinuaz lagunduta.
Ostegunean eman zieten hasiera aurtengo San Martin jaiei Araman ere eta asteburu osoa festa giroan pasa dute. Ostiralean, Zirkuola zirku saio dinamikoa izan zuten lehenik, ondoren, pregoia eta arratsaldea zein gaua girotzeko Joseto ta Alayak elektrotxaranga eta Balantza erromeria izan zituzten. Larunbatean, berriz, goizetik hasi zuten eguna, pilota partidekin eta eguerdian, herri bazkaria izan zuten. Iluntzean Txalainak taldearen kontzertua izan zuten eta mozorro festa. Ondoren, Itzal erromeriaren txanda izan zen. Gaur goizean zein arratsaldean, berriz, etxeko txikientzat puzgarriak izan dira frontoian eta jarraian patata tortila lehiaketa.
Asteburuari agur esateko gaztina jana egin dute, Intsausti eta Larrañaga trikitilarien musikak girotuta. Karpa lepo bete dute bertaratu direnen artean eta giro bikaina sortu da jan-edanaren bueltan.