Memoriaren egunean omenaldiak Goierrin
Azaroaren 10a memoriaren eguna da eta ondorioz, Beasainen, Zumarragan eta Zegaman. Biktima guztiak gogoan izan dituzte ekitaldietan.
Azaroaren 10a memoriaren eguna da eta ondorioz hainbat herritan ekitaldiak egin dituzte Goierrin. Goizean Zumarragan eta Zegaman izan dira ekitaldiak.
Goizean Zumarragan eta Zegaman
Zumarragan, 11:45ean biktimen familiei harrera egin diete udaletxeko arkupeetan eta ondoren, 12:00etan lore-eskaintza egin dute, biktimen oroimenaren monolitoan. Elkarretaratze isila izan da hurrena.
Zegaman, berriz, elkarretaratzea izan dute goizeko 12:00etan.ç
Arratsaldean Beasainen
Beasainen, arratsaldeko 19:00etan izan dute hitzordua, Barandiaran plazan. Bertan, Ekaitz Goikoetxea bertsolari beasaindarrak jarri dio musika ekitaldiari, biktima guztien aitortzaren inguruan botatako bertsoekin. Ondoren, minutuko isilunea egin dute eta jarraian, lore-eskaintza. Gernikako Arbolaren kimua den haritzean jarri dituzte loreak. Bertan elkartu dira alkatea eta zinegotziak ekitaldirako.