Inauteri konpartsarako entseguak hasi ditu Sustraiak dantza taldeak
Larunbatetan 17:00etan eta asteazkenetan 20:15ean izango dira. Datorren urtean 30 urte beteko ditu konpartsak, eta berezia izango da, orain arte kaleratutako guztiak elkartu nahi dituztelako batean.
Sustraiak dantza taldea jarri da datorren urteko inauteriei begira, eta hasi ditu dagoeneko inauteri igandean kaleratzen duen konpartsarako entseguak. Larunbatetan izango dira, 17:00etan, eta asteazkenetan, 20:15ean, dantza taldearen lokalean.
Inauteri igandeko konpartsak 30 urte beteko ditu datorren urtean, eta orain arte kaleratu diren guztiak batu eta ikuskizun berezia nahi dute kaleratu dantzariek, herritarren laguntzarekin.