Heras-Garin sendiaren azken eguna Zumarragako Arkupe tabernan
Zumarragako Euskadi plazako Arkupe tabernako Luis Miguel Herasek eta Josune Garinek erretiroa hartu dute. Atzo izan zuten azken lan eguna. Herasek eta Garinek 1986ko maiatzean ireki zuten taberna. Ia 40 urte eman dituzte bertan lanean, azken urteetan beraien alaba Nagore eta Noraren laguntzarekin.
Yuri Francedak hartuko du erreleboa. Franceda kubatarra da. Habanakoa, hain zuzen ere. 2019an etorri zen Euskal Herrira. Azpeitian bizi da eta euskaraz daki. “Euskal Herrian oso ondo hartu naute eta tabernako lana horren ondo hartu nauen jendeari eskerrak emateko baliatu nahi dut”, esan du. Hurrengo egunetan taberna itxita egongo da. Bi aste barru irekiko du.