Errezil sagar eguna ospatu dute Gabirian
Errezil sagar eguna ospatu dute Gabirian. Sagar-gozoa, eztia eta gaurko protagonista nagusiak, errezil sagarrak saritu dituzte. Azoka izan da goiz osoan zehar.
Goizean goizetik hasi dira gabiriarrak plazan elkartzen, azokan. Bertara errezil sagarrak ekarri dituzte, saskikadak eta saskikadak. Hauek dastatu zein erosi ahal izan dituzte bertaratu direnek. Bestalde, herriko sortzaile desberdinek ere izan dute haien tokia bertan.
Azokaz gain eguneko une berezienetako bat errezil sagar lehiaketako, ezti lehiaketako eta sagar-gozo lehiaketako sari banaketen unea izaten da, eta aurten ere jende ugari izan da goiz osoan honen esperoan. Sari banaketaren aurretik Goruntz Dantza taldeko dantzariek sagar-dantza eskaini dute, ohi bezala. Ondoren, sagar-gozo lehiaketaren sariak banatu dituzte. 10 sagar-gozoren artean aukeratu behar izan du epaimahaiak. Ondoren, ezti lehiaketako sarietara pasa dira eta 9 eztiren artean Nekane Agirrerenaren parekorik ez dela erabaki du epaimahaiak. Azkenik, eguneko protagonista izan diren errezil sagarren lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehiaketa honetan 15 parte hartzaile izan dira, guztiak gabiriarrak.
Sailkapena
- EZTI LEHIAKETA
-
- Juanito Elgarresta
- Ageda Zeberio
- Beñat Elortza
- ERREZIL SAGAR LEHIAKETA
-
- Xabier Arratibel
- Pake Galdos
- Jose Antonio Elosegi
- SAGAR GOZO LEHIAKETAREN IRABAZLEA: Nekane Agirre