Ataungo pilota-lurretan mugarri berria
Ataungo Auzoetako jaialdia pilotarien, mailaren eta harrobiaren erakustoki.
Alibisu eta Senar, urdinez, Iztueta eta Zubizarreta goririz, joan den ostiralean Auzoetan.Aimar Maiz Pilota profesionalaren osagai guztiak eskaintzen gai dela erakutsi zuen, ostiral arratsean, Ataunek. Antolatzaileak baditu, pilota elkarte baten giharrea ere bai, Auzoetako harmailak bete dituzten ikusleak, eta karteldegiko lau pilotarietatik hiru. Zubizarreta III.ak eta Iztuetak irabazi zuten partida, 22-16, Senarren eta Albisuren –urdinez– aurka.
Senarren herriko debutean, urdinek izan zuten partidaren gidaritza, lehen herenean. 3-7 eta 7-10 joan ziren aurretik, harik eta 10na berdindu arte. Hurrengo zatia berdindua izan zen, 16nakora arte. Zubizarretaren erremateek eta Iztuetaren sendotasunak, 22raino eraman zituzten gorriak.
Goi maila ezezik, harrobia ere baduela erakutsi du Auzoetak. Aurretik, Ataungo klubeko lau jubenilek jokatu zuten, tartean Mikel Alzua ataundarrak, Lopezekin –gorriz–, Izagirre-Nanclaresen aurka. Urdinak aurreratu ziren erdiraino. 14na berdintu, eta 15-14 aurretik jarri ziren gorriak. Azkenean, 15-22, Izagirre eta Nanclares garaile.













