Ampo Ordiziak Burgosen aurka jokatu du igandean
Ampo Ordiziaren hamabostekoa, urriaren 13an Altamiran jokatu zuten ligako partidan. Errege Kopako bigarren partida jokatuko du igandean Ampo Ordizia errugbi taldeak Altamiran, 12:00etan, Recoletas Burgos taldearen aurka. Lehenengo partida galdu egin zuen Valladoliden El Salvadorren aurka, 40-7. Bestalde, beteranoen tokata jokatuko da larunbatean, 18:00etan, Altamira Estadioan, Bera Bera taldearen aurka.












