CAFeko LABek sindikatuaren 50. urteurrena ospatuko du Beasainen
Herri kirol dema, Garbiñe Aranbururen hitzartzea eta bazkaria izango dituzte.
CAFeko sail ezberdinen arteko herri kirol dema egingo dute larunbatean.Ariane Vierbücher Azaroaren 23a “egun berezia” izango da LAB-CAFeko komunitate osoarentzako. Sindikatuaren 50. urteurrena ospatzearen aitzakiapean, “jai bikain bat” antolatu dute.
Eguerdian lantegiko lau sailetako hainbat lankidek herri kirol dema egingo dute: 3. eta 4. sailetako, MiiRAko eta Bulegoetako seina kide izango dira. 13:00etan Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak hartuko du hitza. Gernika pasealekuko frontoian izango dira bi ekitaldi horiek.
Festa Loinazko San Martin plazapera pasatuko da gero. 13:30ean txotxa irekiko dute, eta 14:30ean hasiko da afiliatuen bazkaria. Bazkalondoan Andoni Ollokiegi ariko da kantari.













