EH Bilduk AHTren zundaketak gelditzeko eskatu du
EH Bilduren Goierriko, Nafarroako Sakanako eta Arabako Lautadako ordezkariek AHTren Nafarroa-Gipuzkoa lotura aztertzeko zundaketak bertan behera uzteko eskatu dute. Altsasun elkartu dira, tartean Goierriko zenbait zinegotzi. AHTa garatzeko «itsukeria» amaitu beharrekoa dela esan dute.