Saharari buruz solasaldia Itsasondon

Sortu berria den Goierriko Talde Internazionalistaren bigarren hitzaldia izango da ostiralean Itsasondon, Kulturgunean, 18:30ean. Batetik, Kristina Berasainek Sahara, herri bat erresistentzia liburua aurkeztuko du. Eta ondoren, solasaldia egingo dute Gurutze Irizar ormaiztegiar-sahararrarekin.