Ampo Ordizia Errege Kopatik kanpo geratu da
Ampo Ordizia Errege Kopatik kanpo geratu da Aparejadores Rugby Burgos taldearen aurka 18-21 galdu ondoren.
Gaur hitzordu garrantzitsua izan du Ampo Ordizia rugby taldeak, izan ere, Errege Kopako partida jokatu dute Aparejadores Burgos Rugby taldearen aurka.
Goizeko 12etan eman diote hasiera partidari eta 7.minutuan aurrea hartu die Burgosko taldeak entseguarekin. Ondoren, zigor kolpean Lander Mujikak 11.minutuan 3-7 emaitzara igo du markagailua. Jarraian, Tomas Paisen entseguarekin aurrea hartu du etxeko taldeak baina 4 minutu besterik ez ditu behar izan Burgosko taldeak berriro aurrea hartzeko eta hala jarraitu dute aurrera eginez 51.minutura arte. Hortik aurrera talde ordiziarra markagailuan aurrera egiten joan da baina ez dute garaipena lortzerik izan eta <<partida ona>> egin duten arren, 18-21 emaitzarekin amaitu da jokoa.
Hau hala izanik, Errege Kopatik kanpo geratu da Ordiziako taldea.