Lazkaoko Udalak kirol arloan izan diren eraso matxisten berri eman du
Lazkaoko Udalak jakinarazi duenaren arabera kirol arloan Lazkaon eraso matxistak izan dira eta hauek gaitzetsi dituzte. Honen harira, Lazkaoko Talde Feministak ere salaketa publikoa egin du.
Lazkaoko Udalak publikatu duen idatzi batean jakinarazi dutenaren arabera, Lazkaon kirol arloan eraso matxistak izan dira eta irakurketa honen bitartez irmoki salatu nahi izan dituzte eraso matxista hauek eta <<errespetuan, berdintasuneean eta bizikidetzan>> oinarritutako gizartea bultzatzen jarraitzeko <<konpromisoa>> adierazi du. Bestalde, Udalaren izenenean <<babesa eta hurbiltasuna>> helarazi nahi izan dizkie eraso hauek jasan dituzteneei eta haien ingurukoei; eta azpimarratu dute <<beharrezko baliabideeak>> izango dituztela haien eskura. Gertakari hauek <<lehenbailehen argitzeko>> eskatu dute.
Horrez gain, albiste honen ondoren Lazkaoko Talde Feministak bere sare sozialetan ere salaketa publikoa egin du. <<Gaitzespena>> adierazi dute eta <<zurrumurren eta morboa baztertuz arduraz jokatzeko>> deia egin dute. Lazkaoko Talde Feminista, Udalak bezalaxe, eraso hauek jasandakoei <<elkartasuna eta babesa>> adierazi nahi izan dizkiete eta horrez gain, bihar, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, <<inoiz baino arrazoi eta indar gehiagorekin>> aterako direla kalera adierazi dute haien sare sozialeta, arratsaldeko 19:00etan herriko plazan egingo duten elkarretaratzera batzeko deia eginez.