Haur, gazte eta nerabeei zuzendutako zerbitzu faltaz mahai-ingurua antolatu du EH Bilduk
Beste herri batzuetako esperientziak eta Beasainen egin duten diagnostikoa izango dituzte hizpide. Asteazkenean izango da.
Hori dela eta, azken hilabeteetan, herriko hezkuntza eragile ezberdinekin elkarlanean, herriko zerbitzuen hutsune eta erronkak identifikatzeko lanketa bat egin dute. Lanketa honetatik, herriko diagnosia zein hauei erantzuteko proposamenak jaso dituzte.
Dinamika, horren barruan antolatu dute asteazkeneko mahai ingurua. Alde batetik, beste herrietako ereduak ezagutzeko aukera izango da, eta bestetik, lanketaren bidez osatutako diagnosi eta proposamenak ere plazaratuko dira.