Lazkaoko Talde Feministak ere "irmoki" gaitzetsi ditu Lazkaon kirol arloan salatutako erasoak
Lazkaon kirol arloan salatutako erasoen aurrean, Lazkao Talde Feministak “gaitzespen irmoena” adierazi du, eta erasoa jasan dutenei babesa eskaini.
“Guztiok joka dezagun arduraz, bazter ditzagun zurrumurruak eta morboa. Sala ditzagun erasotzailea eta erasoak”, nabarmendu du ohar bidez.
Era berean, “elkartasun eta babes osoa” adierazi diete erasoak jasan dituzten guztiei: “Guk sinisten dizuegu eta zuekin gaude”.