Ane Etxezarretarekin mintzatertulia saioa, asteazkenean
Neskak futbolean gaia izango dute hizpide, euskara sustatzeko eta indartzeko helburu duen solasaldian.
Euskara sustatzea eta indartzea helburu duen Mintzatertulia saioa egingo dute asteazkenean, hilak 27, Beasaingo Urbieta etxean, 18:30ean hasita. Neskak futbolean gaia izango dute hizpide eta Ane Etxezarreta Realeko futbol jokalari beasaindarra izango da mintzalaguna. Aittu euskara elkartearen ekimenez eta Udalaren laguntzarekin antolatutako saioa da.