Eskola jazarpena eta sare sozialen erabilera kaltegarria prebenitzeko hitzaldiak emango ditu Udaltzaingoak
Herriko hiru ikastetxeetan emango dituzte hitzaldiak datozen asteetan.
Eskola jazarpenaz eta sare sozialen erabileraz prebenitzeko hitzaldiak ematen ari dira Beasaingo udaltzaingoak herriko ikastetxeetan. Bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude.
Batetik, eskola jazarpena edo bulling-a identifikatzeko dinamikak landuko dituzte, eta bestetik, sare sozialen erabilera desegokia eta sortzen duten arriskua aztertuko dituzte. Galdeketa bidez arazo honen egoera zein den aztertuko dute agenteek. Erronka biralak, internet bidezko jazarpena eta bestelako fenomenoek sortzen dituzten arriskuez ohartaraziko dituzte ikasleak. Orotara ia 500 ikaslerengana iritsiko dira hitzaldi hauen bidez.