Maizpideko zinema zikloa bihar amaituko da
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/10/lola.png)
Zinema jatorrizko bertsioan eskaintzeko zikloa bihar amaituko da, Maizpide euskaltegian. Lau emanalditan azkena, Lola filma izango da. Bihar 20:45ean, euskaltegiko zinema-aretoan jarriko dute, euskarazko azpidatziekin, herritarrentzat irekita eta doan.