‘Bi arnas’ dokumentala Itsasondon, etzi
Ostiralean, Itsasondon, Bi arnas dokumentala eskainiko dute Kulturgunean. Bi arnas torturaren gaineko testigantza bat da, «bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa bat». Jon Mikel Fernandez Elorz da zuzendaria eta bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua, Iratxe Sorzabal.