Barrexerkak 'Nahastunbury' antzezlana taularatuko du ostiralean
Euskararen nazioarteko egunagatik antolatu du Aittu! euskara elkarteak.
Bakarrizketak, antzerkiak eta esketxak uztartzen dituen taldea da Barrexerka, eta ostiral honetan, Nahastunbury antzezlana taularatuko dute Beasaingo Usurbe antzokian, 20:30ean. Aittu! euskara elkarteak antolatu du, Euskararen egunaren harira.
Obraren sinopsiak ondorengoa dio: “Pertsona batek, laguntasun batek, boligrafo batek, untxi batek, lokal batek… guztiak du bere historia. Ezberdina izaten da, ordea, benetako historia eta horretaz gogoratzen dena. Auzoko bizilagunek teoria hori egiaztatzen dute maiz, baina ezin daiteke asko fidatu haien ahotik irteten denaz. Froga gehiago behar izanez gero Nahastunbury-ra joateko gonbita luzatzen dute, non guztia argituta edo erabat nahastuta irtengo den bertaratutako pertsona”.
Maialen Sorzbabalbere eta Mikel Irazustak zuzendutako antzezlan honetan, Ekain Arrieta, Graxi Arregi, Nerea Aranburu, Amaia Iraundegi, Amaia Rojo, Mikel Irazusta, Maialen Sorzabalbere eta Garazi Mitxelena igoko dira agertokira.