CAFen hidrogenozko trenaren probak «arrakastatsuak» izan dira
Hamalau milioi euroko aurrekontua izan dute proiektua garatzeko eta Europaren laguntza izan dute.
CAF, DLR, Toyota, Renfe, Adif, CNH2, IP eta Stemmann Technik enpresek osatutako partzuergoak garatutako hidrogeno-trenak arrakastaz amaitu ditu zirkulatu ahal izateko probak. Proiektuaren bideragarritasunak «deskarbonizazio-prozesuan diesel trenen alternatiba lehiakorra eskaintzen duen erregai-pilako eta emisiorik gabeko bateria bidezko teknologia hibrido berritzailea garatzearen aldeko apustua» berresten du, enpresa beasaindarrak ziurtatu duenez.
Zaragozan ospatzen ari den Rail Live 2024 azokan iragarri dute FCH2RAIL proiektuaren «arrakasta». Hidrogenoa erabiltzen duen tren hau garatzeko, lau urte behar izan dituzte, eta hamalau milioi euroko aurrekontua. % 70a Europako funtsekin finantzatu da.
Europako laguntza
CAFek jakinarazi duenez hidrogenozko-trenaren prototipoa, Renfek emandako aldiriko tren konbentzional batetik abiatuta sortu da. Aldiriko unitate hori, hidrogenozko erregai-piletatik eta LTO baterietatik sortutako energia elektrikoa erabiltzen duen unitate bihurtu dute, eta, horri esker, elektrifikatutako azpiegiturak dituzten tarteetan elektrizitatearekin zirkulatzea posible izango du, hala nola, katenariarik gabeko trazadura hibridoan. Beasainen egoitza duen tren-fabrikatzailearen arabera, Iberiar penintsulan hidrogenozko erregai-pilekin dabilen lehen trena da.