Eguzkik txalotu egin du Ataunen saretak kokatu izana
Ion Fontenla Ingurumena zinegotzia eta Gorka Alberdi Eguzkiko kidea, saretak erakusten. Eguzki Eguzki talde ekologistak oniritzia publikoki adierazi du, Ataun San Martinen Agauntza errekaren alboko baranden barrenetan xafla galbanizatu zulatuen saretak jartzeko ekimena. 200 metroan kokatu dituzte, plastikozko hondakinak uretara joatea eragozteko. Eguzkik 2019an abiarazi zuen Itsasoa hemen hasten da kanpaina.













