Igiruako herri larreak erabiltzeko izen-ematea ireki dute
Datorren urteko larre denboraldian ganadua Gaztelu mendiko belardietan larratu nahi duten zaldibiarrentzat izena emateko deialdia ireki du udalak. Igirua herri mendiko larreak eskaini ditu. Interesatuek izena abenduaren 18rako eman behar dute, udaletxean, nekazaritza-ustiategien txartela aurkeztuta. Bilera bat egingo dute geroago.