Juan Murua gabiriarrak 100 urte bete ditu
Izarraundi baserriko Juan Murua Garinek 100 urte bete zituen, atzo. Buru argi eta sasoiko, familia zabala elkartuta ospatu zuen mende betea, jaiotetxe eta bizileku duen baserrian bertan afari-merienda eginez. Gabiriako Udaleko Endika Igartzabal alkatea eta Maialen Igartzabal zinegotzia ere bisitan joan zitzaizkion, eta koadro bat oparitu zioten.