Wushu-Kung Fu hirugarren ligako bigarren jardunaldia
Sei taldetako 100dik gora partaide izango dira lehian Antzizarren.
Wushu-Kung Fu modalitateen hirugarren ligako bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean, Beasaingo Antzizar kiroldegiko pilotalekuan. Beasaingo ICDWF Lorea eta Tolosako Indarra gimnasioa klubek antolatuta. 10:00etan hasiko da Taolu txapelketa, eta 10:45ean Sanda txapelketa. Arratsaldeko 15:00ak arte luzatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek. Modalitate bakoitzeko maila guztietako txapeldunen sari emate ekitaldia egingo dute, bukatu ahala.
Sei taldek parte hartuko dute: Bidewushu (Andoain), Indarra gimnasioa (Tolosa), Asprataihi (Errenteria), You Ching (Gasteiz), Montenegre kluba (Tordera, Herrialde Katalanak) eta ICDWF Lorea (Beasain) taldeetako 9 eta 73 urte bitarteko 100dik gora partaide izango dira.