Euskara elkarteak taldera batzeko deia egin die segurarrei
Segurako Hitz eta Irri, euskaraz elkarri euskara elkarteak taldera jende berria erakarri asmoz bilera deitu du gaurko. Datorren urtean 20 urte beteko ditu elkarteak eta erreleboaren beharra ikusi dute taldekideek, taldera «ideia berriak» ekarriko dituen jendearen bila dabil. Txanbolipen da hitzordua, gaur, 19:00etan.
Taldekideen aitortu dutenez elkartea ez da bere unerik gozoena bizitzen ari, “lau pertsonak osatzen dugu taldea gaur egun, zaila zaigu elkartzea edo ekintzak aurrera eramatea”, aitortu dute. Horregatik jende berria behar dutela azpimarratu dute, “ideia berriekin, lanerako gogoarekin”.
Euskararen erabilera ere badute kezka iturri. Izan ere, Segura arnasgunea den arren, haur eta gazteen artean “gaztelaniarako joera areagotu” egin dela nabaritu dute azken urteetan. Badaude erronkak aurrera begira, jendea behar, lanerako.