Euskararen sua piztu du Gartxik
Euskararen sua piztu aurretik, Basakana tabernako Juanjo Matxain eta Mariaje Gonzalez omendu dituzte.
Zubimuzu plazan bildu dira Beasaingo txikiak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ozen oihu egin dute eta agertu da Gartxi, Murumendiko Mariren alaba, euskararen suaren zaindaria. Berak piztu du euskararen sua, haur guztien babesarekin. Ondoren Euskararen bandera igo dute. Ekitaldiaren amaieran, denek batera, Araban bagare abestu zuten.
Omenaldia
Euskara ospatzen den egun honetan, Beasaingo Basakana tabernako Juanjo Matxain eta Mariaje Gonzalez omendu dituzte, euskararen aldeko bizitza oso bategatik. Basakana tabernaren gidaritzan 37 urte egin du bikoteak, eta orain egun gutxi erretiroa hartu eta agurtu dira. Aittu! euskara elkartearen izenean oroigarria jaso dute, Gartxik euskararen sua piztu aurretik.