Eusko Jaurlaritzak iragarri du Esnetarako behien plan sektoriala jarriko duela abian
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak egin du iragarpena, Enba sindikatutakoak deituta Zaldibiako Goizane egin den Esne jardunaldian.
Enba sindikatuak antolatuta joan den asteazkenean Zaldibiako Goizane eraikinean egin zen Esne jardunaldian iragarri zuen Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak laster jarriko dutela abian Esnetarako behien plan sektoriala, “sektorearekin berarekin lankidetzan, sektorearen benetako egoera orokorrari aurre egiteko”. Hura arduratu zuen jardunaldia irekitzeaz, eta itxiera Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko diputatuak Xabier Arrutik egin zuen.
Ondoren, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Francisco Sineirok eta Jorge Santisok esnearen sektorearen egoera poliedrikoari heldu zioten, eta ekoizleen elkarteak bultzatzeko beharra, prezioak indexatzeko sistema orokor bat aplikatzea eta esnekien, bereziki gaztaren, kontsumo gero eta handiagoari arreta handiagoa jartzea azpimarratu zuten.
Kaiku Korporazioko Nerea Arroyok eta Kaiku kooperatibako Iñigo Aranburuk merkatu globalean eta ziurgabetasunez betetako merkatu batean tokiko enpresa batek dituen erronken berri eman zuten.
Lursaileko Javi Garrok azken bi urteetako (2022 eta 2023) errentagarritasunaren bilakaeraren berri eman zuen. Sektore ekoizlearen zati handi batek ekoizpen-kostuen azpitik ekoitzi du, eta, gainera, esnearen azpisektoreko zuzeneko laguntzen bilakaeraren berri eman zuen, hektareako laguntzak jaitsiz eta buruko laguntzak handituz.
Mahai-inguru batek eman zion amaiera jardunaldiari. Bertan, bi abeltzainek hartu zuten parte: Aritz Eizagirrek (Zumaiako Xarrondo Esnekiak) eta Arantxa Goenagak (Donostiako Yogures Goenaga) eta hauezaz gain, Beasaingo Iker Markinez Kaxola sukaldariak, Malen Sarasua Leartiker esne-zentroko arduradunak eta Josu Garaialde Haziko sustapen teknikaria.