Jose Mari Goenaga ordiziarra kide den Moriarti Produkzioak-ek jasoko du Donostiako Urrezko Danborra
98 hautagai zeuden aukeratuak izateko zerrendan. 2001ean sortu zuten Moriarti, eta Asier Acha, Aitor Arregi, Xabier Berzosa, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira kideak.
Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) zinemagilea kide den Moriarti Produkzioak ekoiztetxeak jasoko du 2025ean Donostiako Udalak ematen duen Urrezko Danborra saria. Gaur eman dute horren berri. 98 hautagai zeuden aukeratuak izateko zerrendan. Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzarrak “aho batez” hartu du erabakia. Behin betiko erabakia urtarrileko plenoan berretsiko dute.
2001ean sortu zuten Moriarti, eta Asier Acha, Aitor Arregi, Xabier Berzosa, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira kideak. Marco filma izan da Moriartiren azken lana. Horrez gain, besteak beste, Cristobal Balenciaga telesaila, La trinchera infinita, Handia, Loreak eta 80 egunean filmak egin dituzte. 450 sari baino gehiago lortu dituzte haien lanekin Euskal Herrian zein nazioartean.