Urtarrilaren lehenengo astean kobratuko dituzte gimnasioko kuotak
Baja emateko epea abenduaren 27ra arte egongo da irekita.
Gimnasioko bazkideentzako oharra zabaldu du Ezkioko Udalak. Udalak jakinarazi duenez, urtarrileko lehenengo astean pasatuko dituzte 2025 urteko gimnasioko kuotak. Bide batez, erabiltzaileren batek baja eman nahiko balu, abenduaren 27a baino lehen jakinarazi beharko du udaletxean.
Behin, kobraketa burututa, txartelak automatikoki eguneratu dira, baina norbaitek gimnasioak sartzeko arazoak izango balitu udaletxetik pasatu beharko du txartelarekin.