Santa Lutzi feria, eguraldia eta giroa, bikainak
Bikain doa Santa Lutzi eguna. Kalean ibiltzeko eguraldi ona iragarri zuten eta baita asmatu ere. Eguraldia lagun eta ostirala izanik, Urretxu eta Zumarragako kaleak jendez gainezka daude. Goizeko ekitaldiak sari banaketarekin amaituko dira eta arratsaldean pilota partidak, idi probak eta Zatekeen taldearekin erromeria izango dira. Horra hor goizean ateratako argazki sorta.