Beasaingo Alkartasuna Lizeoak merkatu txikia egin du, beste urte batez
Alkartasuna Lizeoak Merkatu Txikia antolatu du ostiral arratsalde eta gaur eguerdian. Aurten 25 urte bete dituen Herriak Elkarlanean erakundeari bideratuko diote lortutako dirua.
Berriz ere Beasaingo Alkartasuna Lizeoako bost eta seigarren mailako ikasleek eta Guraso Elkarteak ikasturtean lantzen duten Elkartasun Programaren barruan, merkatu txikia jarri dute bi egunez Loinazko San Martin plazaren azpian. Ostiral arratsaldetik hasita larunbat eguerdiraino berrerabil daitezkeen jostailuak eta bidezko merkataritzako produktuak saltzen ibili dira. Bertan biltzen duten dirua aurten 25 urte bete dituen Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari bideratuko diote, proiektu desberdinak garatu ahal izateko.