Alaken azokan gabon giroa nagusi
Alaken azoka izan dute Idiazabalen, gabon garaiari ongi etorria emateko. Produktu ugari eta giro aparta.
Badatoz gabonetako egunak, kaleak argiz bete eta askoren ilusioa ateratzen den urteko garaia. Urteari amaiera emateko unea ere laister iritsiko da, bertako tradizio eta ohiturei lotuta. Olentzero eta Mari Domingi iada prestatzen ari dira gabonetarako eta idiazabaldarrak ere ez dira atzera geratu prestaketetan, izan ere, gabonetarako egitarau oparoa antolatu dute, ikuskizun, kontzertu, azoka eta abarrekin.
Gaurkoan Alaken azoka izan dute. Bertan, idiazabaldarrak izan dira protagonista, izan postuen atzeko zein aurreko aldean; saltzaile eta erosle. Adin guztietako jendea izan da gainera postu hauetan, hasi haurretatik eta heldunetaraino. Denetariko produktuak izan dira bertan: dekorazioorako objtuak, herrialde desberdinetako janaria…
Goizean zehar jende ugari pasa da azokatik, erosketak egitera, azoka ikustera edota goiz pasa polit baten bila.