'Irri' liburuaren aurkezpena eta bandaren kontzertua igande goiza girotuz
XXXVI. euskal liburu eta disko azoka izan dute Lazkaon. 'Irri' liburuaren aurkezpena eta musika eskolako banda izan dira.
Durangoko Azokaren hurrengo asteburuan etorri da Goierrira azoka, Lazkaora hain zuzen ere. XXXVI. euskal disko eta liburu azoka izan dute asteburuan zehar. Horrez gain, jostailuak ere izan dituzte. Bestalde, asteburu osoan zehar giro bikaina eta jende ugari izan da bertan. Igande goiza giro lasaiean pasa dute, ‘Irri’ liburuaren aurkezpenarekin eta bandaren kontzertuarekin.
‘Irri’ Iker Irribarria pelotari aramarraren kirol ibilbidea jaso dute bertan, garaikurretatik haratago, bere bizipenak eta esperientziak azalduz. Bertan, ustekabeko hasiera profesionala eta amaiera are ustekabekoagoa aipatzen ditu beste hainbat bizipenen artean.
Horrez gain, herriko zenbait musikarik ere jarridute kultur topaleku honetan haien aletxoa, ondoen dakiten bezala, musikaren bitartez, hain zuzen ere. Lazkaoko musika eskolako mandak kontzertua eskaini du eguerdian azokan bertan. Jende ugari gerturatu da azokara asteburu osoan zehar baina gaurkoa goiz <<lasaia>> eta <<atsegina>> izan ohi dela diote lazkaotarrek eta <<gustora>> hartzen dutela.