Beñat Turrientes eta Naxara Odriozola Kirol Sari Nagusirako hautagaien artean
Emakumeen Euskal Kopak eta Iturrioz eraikuntzak osatzen dute hautagaitza. Abenduaren 26an egingo den galan jakinaraziko dute 2024ko Sari Nagusia
Beasaingo Udalak publiko egin ditu aurtengo Kirol Sarien onuradunak. Naxara Odriozola Lekuona txirrindularia eta Beñat Turrientes Realeko futbol jokalaria izango dira sarituak. Turrientesek gainera Ohorezko Beasain Saria jasoko du, Pariseko Olinpiar jokoetan urrezko domina lortu izanagatik. Urteko kirol jardunaldi saritua, saskibaloiko Emakumeen Euskal Kopa izango da, eta erakunde babeslea, Iturrioz eraikuntzak. Aipatutako horietatik aterako da 2024 urteko Kirol Sari Nagusia, abenduaren 26an, Igrtzako Jauregian egingo den galan jakinaraziko dutena.
Aitortza eta aipamen bereziak berriz, ondorengo kirolari, talde edota kirol ekitaldientzat: Maren Higuero Larrategi (atletismoa); Urko Etxebeste Garin (atletismoa); Lorea kirol kluba (Wushu-Kunf Fu); Beñat Garmendia Atxutegi (pilota); Murumendi pilota eskola; Endika de las Heras Fernandez (lasterkaria); Arriarango mendi lasterketa; Garin mendi lasterketa; eta Arri BKL Pagoeta neskak (saskibaloia).