Elkartasun azoka egingo dute Beasain BHIko ikasleek
Ostegunean izango da, 17:00etatik 20:00etara, Plazazpian. Arte eskulanak eta bigarren eskuko produktuak izango dira salgai.
Beasain BHIko laugarren DBHko ikasleek elkartasun azoka egingo dute ostegunean. Plazazpian izango da hitzordua, 17:00etatik 20:00etara. Arte eskulanak eta bigarren eskuko produktuak eskuratzeko aukera izango da.
Azoka diziplina arteko ikaskuntza-esperientziaren azken emaitza izango da. Esperientzia horrek moda, jasangarritasuna eta birziklapena jorratu ditu abenduan zehar, ikasleak hainbat gaitan inplikatuz. Jarduera honen helburu nagusia, ikasleak kontsumo kontzientearen garrantziaz sentsibilizatzea da. Ikasleek askotariko produktuak eskainiko dituzte: ikasgelan egindako eskulanak, eta bigarren eskuko jostailuak eta liburuak.
Ikasleek erabiltzen ez dituzten, baina egoera onean dauden produktuekin hornituko dute postua. Saldu gabeko produktuak behar-egoeran dauden pertsonen alde lan egiten duen elkarte bati emango zaizkio, eta, horrela, azokaren eragin positiboa merkataritza jarduera baino harago hedatzea da helburua.