Narama eta Loinatz abesbatzek kontzertua emango dute igandean
Loinazko San Martin Basilikan izango da, 19:00etan hasita
Igartza Musika Zikloaren barruan, etxeko bi taldek hartuko dute protagonismoa, igandean, Loinazko San Martin Basilikan, 19:00etan hasita. Narama eta Loinaz abesbatzek parte hartuko dute, Gabonen atariko hitzordu honetan.
Lau bloketan banatuko dute emanaldia. Narama abesbatza hasiko kontzertua irekitzeko. Jarraian, Loinaz abesbatzak kantatuko du. Bosna abesti kantatuko dituzte, bakarka. Hirugarren blokean, biak batera, Xabier Sarasolaren Hator hator, eta David Azurzaren Dugun alegrantzietan abestiak interpretatuko dituzte. Bukatzeko, harizko orkestra batuko zaie, Xabier Sarasolaren Hiru gabon kanta abesteko.
Hemen eguneko programazioa.