Aner Irizar txirrindularia Herbehereetan eta Flandrian lehiatuko da euskal selekzioarekin
Aner Irizar txirrindularia Herbehereetako eta Flandriako ziklo-kros probetan lehiatuko da euskal selekzioarekin, asteburu honetan. Nazioarteko lehen esperientzia izango du. Zumarragarrak hainbat garaipen lortu ditu Euskal Herrian eta Estatuko probetan ere indartsu aritu da. Euskal selekzioari esker, nazioarteko esperientzia pilatuko du. Larunbatean Herbehereetako Hulst herrian lehiatuko da. Proba 09:30ean hasiko da. Igandean Flandriako Zonhovenen herrian arituko da, hondarra izango duen zirkuitu batean.