Erakusleiho sarituen argazkiak
Gaur eguerdian Urretxu eta Zumarragako Gabonetako erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte Urretxuko udaletxean. Lehen saria eta herritarrena Zumarragako Soraluze kaleko Otxaran jantzi-dendak irabazi du. Bigarren saria ondoan dagoen denda batek irabazi du: Bidegorri jantzi-dendak. Hirugarren saria Urretxuko Labeaga kaleko Aixa fruta-dendak irabazi du. Bi aipamen berezi ere eman dituzte: Urretxuko Oleta iturgintzarentzat eta Urretxuko M.E. Cuadrado ile-apaindegiarentzat izan dira. Horra hor saritutako erakusleihoen argazkiak.

1. saria: Otxaran jantzi-denda.

2. saria: Bidegorri jantzi-denda.

2. saria: Bidegorri jantzi-denda.

3. saria: Aixa fruta-denda.

Aipamen berezia: M.E. Cuadrado ile-apaindegia.

Aipamen berezia: Oleta iturgintza.

Aipamen berezia: Oleta iturgintza.