Shorinji Kempo jardunaldi berezia izan da Beasainen
Shorinji Kempo taldekoek ez ohiko jardunaldia izan zuten larunbatean, Beasainen. Goizean zehar, entrenamendu saio berezia egin zuten, eta arratsaldean, berriz, mailaz igotzeko azterketa izan zen. Laugarren Dan mailara igo ziren, Loinaz Otegi, Jesus Ruiz, Jose Mari Orbezabal, eta Angel Poza. Hirugarren Dan maila lortu zutenak izan ziren berriz, Iñigo Mujika eta Ander Mateo.