Eguberrietarako menua: Zeraingo Ostatuaren errezetak
Lehen platera, bigarrena eta postrea. Hona hemen Zeraingo Ostatuko Aiert Izagirrek Eguberrietarako proposatu duen menua.
BAKAILAOZ BETETAKO PIPERRAK
Osagaiak (4 lagunentzat)
- 12 pikillo piper
- Barruko orea
- Tipula 1
- Piper berde erdia
- Baratxuri ale bat
- Litro erdi bexamela
- 500 gr bakailao
Saltsa
- 2 tipula
- 2 baratxuri ale
- 6 pikillo piper
- Litro erdi bakailao salda edo ura
Prestaketa
Tipula, baratxuria eta piper berdea txiki-txiki ebaki eta zartagin batean gorritu. Bakailaoa gehitu eta egiten utzi. Bexamela gehitu eta dena ondo nahastu. Hozten utzi eta piperrak bete.
Saltsa egiteko tipula eta baratxuria txikitu eta su eztian bigundu. Piperrak eta salda gehitu eta 30 minutuz irakin. Gatza gehitu eta irabiatu
Piperrak saltsan jarri eta 15 minutuz su eztian irakiten eduki.
Aurkezpena
Platera baten erdian piperrak jarri, saltsarekin estali eta perrexil xehatu pixka bat gainetik bota.
ERREBOILOA LABEAN
Osagaiak (4 lagunentzat)
- 1500 gr-ko erreboiloa
- Oliba olioa
- Gatza
- 4 baratxuri ale
- Ozpina
- Kaiena piperra
- Kilo erdi patata
- Tipula erdi bat
- 250 ml ardo zuri
Prestaketa
Patatak eta tipulak zuritu eta xerra finetan ebaki, gatza gehitu, nahasi eta ardo zuriarekin laberako erretilu batean jarri. Guztiz estaltzen ez bada, urez estali. Labean sartu 180 gradutan 30 minutuz.
Erreboiloaren alde ilunean labana batekin ebaki buruaren azpitik isatsera. Labeko erretilu batean oliba olio apur bat eta ur pixka bat jarri. 18-20 minutuz laberatu erreboiloa, 220 gradutan.
Zartagin batean oliba oliotan kaiena eta baratxuri xerratua gorritzen jarri. Gorritutakoan erreboiloari gainetik bota.
Aurkezpena
Sortzen den salda zartaginera bota eta nahasi, erreboiloari gainetik bota, perrexil xehatua gehitu eta patatekin zerbitzatu.
JOGURT, FRUITU GORRI ETA MANGO KREMA
Osagaiak (4 lagunentzat)
- 250 gr. fruitu gorri
- 500 gr. jogurt
- 200 gr. azukre
- 100 ml. esne-gain
- 250 ml. mango purea
Prestaketa
100 gramo azukre ur pixka batekin irakin, fruitu gorriak gehitu eta irakinarazi. Hozten utzi.
Jogurta beste 100 gramo azukre eta esne-gainarekin nahasi.
Mangoa zuritu eta irabiatu.
Aurkezpena
Edalontzi edo kopa batean fruitu gorri koilarakada bat ipini, jogurta gehitu eta azkenik mango purea.