Haien zain daude jada
Olentzero eta Mari Domingi Goierriko herri gehienetara iritsiko dira gaur eta abenduaren 24a artean. Kantu eskeak ere, herri ugaritan.
Abenduaren 24a iristear den honetan, Olentzero eta Mari Domingiren zain daude jada goierritarrak. Gaur iritsiko dira eskualdera, Zaldibiatik. Bertako haurrekin goiza pasatuko dute, eta Atauna joango dira gero, etzi. Aramara ere aurrez iritsiko da, asteartean, abenduaren 23an, baina herri gehienetako haurrak Eguberri bezperan bisitatuko dituzte. Kantu eskeak eta gabon errondak ia herri guztietan egingo dituzte herritarrek, batzuetan baserriz baserri, beste batzuetan kalerik kale, askotan helburu solidarioekin, bildutako dirua kausa ezberdinetara bideratuta.
Neguko solstizioa ospatuko dute zenbait herritan: Zerainen, bihar egingo diote ongi etorria neguari, kanta eta abesti artean; Seguran, 24an piztuko dute sua, eta Zumarraga-Urretxun Eguberri, eguzki berri ekitaldia eta desfilea egingo dute 24an ere, «kultura ondarea berreskuratzea» helburu, «neguko solstizioa ardatz izango zuen ekintza baten falta sumatzen» zutelako herrian. 2024ari agur esan eta urte berriari begira jarriko dira herritarrak.
GAUR
- Olaberria. Kantu eskerako entsegua, Ihurre Zaharra eraikinean, 18:00etan.
- Zaldibia. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Goizean, Olaldeko parkean (euria bada, Resti pilotalekuan). Ausa Gaztelu guraso elkarteak eta Lardizabal herri eskolak antolatuta.
BIHAR LARUNBATA
- Zerain. Neguko solstizioa, 18:00etan. Abestuz eta dantzatuz neguko enborrari ongi etorria emango diote.
ETZI, ABENDUAK 22
- Ataun. Olentzero, Mari Domingi eta jentilak ikustera ibilaldi gidatua, Lizarrustitik Allekupera. Jentilbaratza kultur elkarteak eta Barandiaran Museoak antolatuta.
ABENDUAK 23, ASTEARTEA
- Arama. 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta txokolate beroa.
ABENDUAK 24, ASTEAZKENA
- Altzaga. 15:00etan kantu eskea. Bildutako dirua Aspanogirentzat. 18:30ean, Olentzeroren etorrera.
- Arama. Kantu eskea, 09:00etan. Bildutako dirua Zaporeak elkartearentzat.
- Beasain. 12:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, ikastetxeen bilkura eta gutun bilketa, eta 12:30ean, joaldunen irteera, biak Loinazko San Martin plaza azpian. 18:00etan, Gabon eskea Igartzako monumentu multzotik hasita.
- Ezkio. 08:30ean Pagoa baserritik kantu erronda. Errotan abestu, talde bat Zelara eta bestea Olatzabarrenera. 13:00etan, Topan pintxo jana eta 14:00etan abesten jarraituko dute.
- Gabiria. Kantu eskea etxez etxe. Osinalde elkartekoa, Balentzategi herri eskolako ikasleena eta Aztiria auzokoena. Egun guztian.
- Idiazabal. Gabon eskea 10:30ean eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera 19:00etan.
- Itsaso. Etxez etxeko erronda 09:00etan hasita.
- Itsasondo. 13:00etan, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria.
- Lazkao. Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera. Kalejira 17:30ean, plazaraino. Harrera eta ekitaldia, dantzariekin eta musikariekin.
- Legazpi. Gabon errondak 11:00etatik aurrera. Laubidetik plazaraino, ikastetxeen erronda. Eguraldi txarrarekin, 12:00etan Azokan. 17:45ean, Goierri tabernatik Gernika plazara, Lekanazpik sustatutako erronda herrikoia. Arratsaldean, Brinkolako erronda baserriz baserri.
- Legorreta. 10:00etan, Gaztetxetik presoen alde kantari; 10:30ean, Ugaro ikastetxeko umeak kantari, Olentzerok lagunduta; 17:30ean, Olentzerok opariak banatuko dizkie haurrei elizan; 18:00etan, Bide-Gaindik presoen alde kantari.
- Mutiloa. 09:30ean, Gabon eskea plazatik, etxez etxe eta baserriz baserri. 18:00etan, Olentzeroren etorrera eta mokadutxoa, plazan.
- Olaberria. Olentzero kantuan, 09:00etan plazatik abiatuta. Olentzerori eta Mari Domingiri harrera, udaletxean 12:30ean.
- Ordizia. 12:00etan, Jai Alai pilotalekuan, Olentzero eta Mari Domingiren ekitaldia; 16:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren karroza auzoz auzo; 17:00etan Tximistatik, Olentzero eta Mari Domingiren desfile irteera herriko dantzari, bertsolari, txistulari, trikitilari, abesbatzez eta errumaniar komunitateaz lagunduta. Amaiera ekitaldia Jai Alai pilotalekuan. Bukatzeko, Burrunbazale txaranga.
- Ormaiztegi. Baserrietako gabon errondak 09:00etan, familia eta haurren gabon kantak 10:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera 18:30ean eta gabon kantak 20:00etan.
- Segura. 11:00etan, Guraso Elkarteak antolatutako kantu eskea; 18:00etan, Lastalan su-piztea, Maddalenan harrera Olentzero eta Mari Domingiri, plazan haur jaio berriei ongi etorria eta herriko dantzarien eta koruaren emanaldia.
- Zaldibia. Kantu eskean etxerik etxe, 08:00etan Zubiburu elkartetik. Lardizabal eskolako familien eta haurren kantu eskea, kalean, 11:00etan; ondoren, gaztaina erreak.
- Zegama. Haurren Gabon kantak kaleetan, 11:00etatik, Guraso Elkarteak antolatuta. Kantu eskea Olaran auzotik abiatuko da, Toberako trikiti, pandero eta perkusio ikasleekin. Gazte Herexak bazkaria egingo du eta ondoren baserriz baserri ibiliko dira kantari. 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingirekin Gabon eskea Olaran auzotik irtenda, herrian zehar. Amaiera 20:00ak aldera Ostatu aurrean.
- Zerain. Basarte guraso elkarteak antolatuta, haurren kantu eskea, 09:30ean herriko plazan, 10:30ean Ostatuko plazan eta 14:00etan Mandio aurrean. Gazte Taldeak eta OA Kultur Elkarteak antolatuta, kantu eskea: autobus geltokian 8:45ean, 09:00etan helduak etxez etxe kantu eskean eguerdira arte. Diruaren herena Gazte Taldearentzat, beste heren bat Sare elkartearentzat eta gainontzekoa OA kultur Elkartearentzat. 19:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera plazan.
- Zumarraga-Urretxu. Ikastetxeetako haurrak kantari. 18:00etan, Goiargi abesbatza. 18:30ean, Eguberri, eguzki berri, kalejira Zelai Ariztitik. Gernikako Arbola plazan ongi etorria su berriari.