'Eguberri, eguzki berri' ekintzako parte hartzaileek Ixiar Sasieta eta Iñaki Kerejeta omendu dituzte
Eguberri, eguzki berri ekintzako antolatzaileek urtetan ekimeneko protagonista izan diren Ixiar Sasietari eta Iñaki Kerejetari eskertza eta aitortza egin zieten atzo. Aurten ere ekintza hori egingo dute abenduaren 24an. Zazpigarren edizioa izango da Desfilea 18:30ean abiatuko da Zelai Arizti parketik eta Gernikako Arbola plazan amaituko da. Bertan su berriari ongi etorri emango diote, kontakizun, bertso, musika eta dantzarekin.
Kultura ondarea berreskuratzea da helburua. Ekitaldia Lepaka haur eta guraso elkarteak eta Lekaio kultur elkarteak sortu zuten, herrigintzan diharduten beste talde batzuekin batera, Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak baliatuz, neguko solstizioa ardatz duen ekintza bat egiteko.
Ekintza udalen babesarekin eta Igartubeiti baserriaren, Irrintzi dantza taldearen eta La Salleko ikasle ohien elkartearen laguntzarekin antolatzen da.