Gabonei ongi etorria musikaz
Gabonei ongi etorria musikaz eman diete Goierriko zenbait txokotan. Gaur goizean zumarragarren txanda izan da.
Gabonetan bada zerbait inoiz falta ez dena: musika. Ondorioz, goierritarrek hala eman nahi izan die ongi etorria gabonetako etapa honi. Hainbat herritan egin dituzte gabonetako kontzertu bereziak eta gaurkoa izan dira edo izango dira horietako zenbait.
Gau eguerdiko 13:00ean otamotzen txanda izan da. Zumarragako Zelai Ariztin eskaini dute kontzertua Goiargi abesbatzak eta Zumarragako bandak. Hauek kontzertuaren hasieran azpimarratu nahi izan dute gaurko emanaldia Valentziako haien lagunei eskaini nahi izan dietela, izan ere, uholdeak ekarritako hondamendiek musika tresnarik gabe eta haien eguneroko espaziorik gabe utzi dituzte. Beraz, hau hala izanik, keinu hau egin nahi izan diete.
Arratsaldean kontzertuak
Arratsaldean ere gabonetako kontzertuek jarraituko dute Goierrik. Lehenengo, arratsaldeko 18:00etan Ordiziako emotio abesbatzak kontzertu solidarioa emango du, hauek ere, valentziarrei elkartasuna erakuste aldera egingo dute gaurko kontzertua, gabonen atariak.
Ondoren, arratsaldeko 19:00etan beasaindarren txanda izango da. Naramak eta Loinatz abesbatzak urteroko gabonetako kontzertua eskainiko dute, Andre Mari Zeruratuaren parrokian.