Boulaid eta Lachgar garaile Beasaingo San Silvestre krosean
Beti-Bizi elkarteak 49. aldiz antolatu duen Urtezahar eguneko kroseko ibilbidea 360 lagunek osatu dute, batzuek lehian besteek lagun giroan. Aurrez San Silvestre Txiki solidarioa egin dute. Ikusi sailkapenak eta bi lasterketen bideoak albistean.
Ohiko ibilbidea eta 9.720 metroko luzera berreskuratuta –behin Ezkiagako obrak amaituta–, jokatu da gaur eguerdian Beti Bizi elkarteak antolatutako Beasaingo 49. San Silvestre krosa, Goierriko zaharrena. Denera 360 lagunek bukatu du proba –ikus sailkapenak– eta azkarrenak Kaoutar Boulaid (nesketan) eta Chabib Lachgar (mutiletan) izan dira.
Sari dirutsuen peskizan, kanpotik goren mailako atletak etorriko dira, eta lehia bizi izan da. Irabazleek, gizon zein emakume, 1.500na euro jasoko dute, bigarrenek 1.200 eta hirugarrenek 800. 15. posturaino jarri dituzte diru sariak. Herritar, beterano (45etik gora) eta 18 urtez azpiko onenek ere jaso dute garaikurra. Askok eta askok lagun giroan egin dute korrika.
Aurrez San Silvestre Txiki solidarioa egin dute, Beasaingo Batzokiak antolatuta.
ARGAZKIAK ETA BIDEOAK: Gotzon Aranburu
SAILKAPENAK
Emakumezkoak
- 1. Kaoutar Boulaid (Astillero, Kantabria)………………………………. 32:37
- 2. Scholastica Ken (Catalayud, Aragoi)………………………………….. 32:52
- 3.Mari Jose Perez (Carrion de Calatrava, Gaztela-Mantxa) …….. 32:58
Gizonezkoak
- 1. Chabib Lachgar (Errenteria) ………………………………. 28:39
- 2. Pablo Sanchez (Burgos)……………………………………… 28:41
- 3. Abdelkader Al Ghan (Iruñea)……………………………… 28:49
Beasaindar onenak
- Koldo Galarreta (21. postuan orokorrean) …………………………………………. 32:48
- Irati Zubizarreta (77. postuan orokorrean, eta 13. emakumezkoetan)……. 37:41