Itaiak elkarretaratzea deitu du biharko Ordizian
Abenduaren 25ean neska bat erasotu zutela jakinarazi du Itaiak. 13:00etan elkartuko dira Plaza Nagusian. Barakaldoko hilketa ere gaitzetsiko dute elkarretaratze berean.
Abenduaren 25ean Ordizian izan zen eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak bihar, 13:00etan, Ordiziako Plaza Nagusian.
Itaiaren esanetan, abenduaren 25ean, neska bat erasotu zuten Ordizian. “Beharrezkoa da jai giroak erasoak areagotzeko eta normalizatzeko sortzen duen testuingurua salatu eta hauen inpunitarearen aurka antolatzea eta borrokatzea”.
Era horretan, “gertatutakoa salatu eta erasotuari babesa helarazteko, elkarrataratzera batzera dei egiten dugu”.
Itaiak deitutako elkarretatzearen arrazoiari beste bat ere gehitu zaio azken orduan: Barakaldoko 84 urteko emakumearen hilketa ere salatuko dute bihar Ordizian. Semea atxilotuta dago.
Berria egunkariaren arabera,Barakaldon (Bizk aia) atzo hil zuten 84 urteko emakumeak inoiz ez zuen semearen aurkako salaketarik jarri, baina, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Berriari jakinarazi dionez, gizonak aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik. Ikerketa zabalik dago, eta hildakoaren semea atxilotuta dago oraindik, hipotesi nagusia baita hark hil zuela ama.