Pilota txapelketako finalaren eta herri kirol desafioaren ondoren, gaur gazta dastaketa eta bertsolariak. Jaiak amaitzeko afaria eta mozorroak izango dituzte zeraindarrek.
Ormaiztegitik Gabiria arteko probaren 32. edizioa jokatu zen atzo. Oraindik bi egun bete-bete geratzen zaizkie gabiriarrei aurtengo jaiak amaitzeko.
Autopsiaren emaitzak hala erakutsi dute, eta Ertzaintzak amaitutzat eman du heriotza horren arrazoiak argitzeko abiatutako ikerketa.
Nonbait, kanpotik giltzarrapoz itxita zegoen lokala. Gizona ez zen herrikoa, Hernani aldekoa baizik, baina azken denboraldian Legazpitik zebilen. Dirudienez, egunak edo asteak zeramatzan hilda.
Gotzon Aranburuk bideoan grabatu zuen duela 21 urte egindako ezpata-dantza.
Familiak haren desagertzea salatu zuen asteazkenean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, heriotzaren arrazoiak argitzeko
Andra Mari Eguna da gaur, zumarragarren zaindariaren eguna eta ezpata-dantza parrokian eta plazan egiteko eguna. Ohitura bete dute beste behin Irrintziko dantzariek eta Antxinako Ama bandako txistulariek. Plazan, itzalean egin dute dantza.
Bigarren urtez jarraian, herriko gazteek kantatutako bertsoek ireki dituzte Zeraingo Andra Mari jaiak. Atzo iluntzean izan zen hasiera ofiziala, eta plazan jendetza elkartu zen sagardoak, oilasko hegoek, txistorrak eta gaztak erakarrita. Gauean musikaren txanda izan zen. Gaur da festetako egun handia.
Parketxeek eta turismo eragileek antolatutako aisialdi ekintzak, hainbat herri eta auzotako festak, kultur ekitaldiak... Ikus datozen asteetako Goierriko agenda albistean.
GOIERRIKO HITZA-K 20. urtez antolatu du udako argazki lehiaketa. Edonork har dezake parte, baina Hitzakide direnek sari bereziak irabazteko aukera izango dute. Irailaren 12ra arte bidal daitezke argazkiak.
Udaleko eta Atsedentoki Elkarteko ordezkariak zoriontzera joan zitzaizkion.
Txango gidatua antolatu du parketxeak., familiei zuzenduta. Izena eman behar da aurretik.
Mantentze lanak egin behar dituzte, eta ohi baino ordu bete beranduago irekiko dute.
Meza, hamaiketakoa eta trikiti doinuak izango dira, 11:00etatik aurrera.
Izen bereko antzezlana egingo dute barnetegian, udako programazioaren barruan.
Uztailari dagokion lehiaketako saria irabazi du. Herrian ostalaritzan edo merkataritzan gastatzeko 50 euroko txartela da saria.
Gaur 205 urte betetzen dira Urretxuko artista jaio zenetik, eta alkateak loreak jarri ditu hari eskainitako estatuan, omenaldi modura.
Legionellaren aurkako tratamendua egin behar dute. Larunbatean irekiko dituzte berriz ere kirol instalazioak.